(argazkia: Bertsozale Elkartea)

Abian da Bertso Udalekuetako bigarren izen-ematea

Gaur hasi eta apirilaren 12ra arte, bertso eskolako kideek edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek ez ezik, gainerako interesdunek ere eman ahal izan dute izena; alegia, ez da beharrezkoa izango aipatutako bi baldintza horietako bat betetzea.

Aurrekoan bezala, bi eratara egin ahal izango da: Bertsozaleren webgunearen bitartez, atarian egokitutako izen-emate orria betez, edo +34 943694129 telefonora deituta.

Duzunaritze, Uitzi, Aubixa, Orio eta Zuhatza; horiek aukerak. Azken txanda abuztuan egingo da eta gainerakoak uztailean; gainera, egonaldi bakoitzak adin tarte jakin bateko gazteak hartzen ditu. Xehetasunak hemen.

Zabaldu: