AEK-Korrikaren kultur sorkuntzarako beka martxan

Euskal sortzaile ororentzat izango da beka, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan beharko dute. Proposamenak 2021eko urriaren eta 2022ko urtarrilaren artean aurkeztu beharko dira.

AEK-k lan bat sarituko du bi urterik behin, Korrika kulturalaren bidez. “Beka honen xedea euskal kulturaren baitako sormen lanak bultzatzea da, eta, 23. Korrikatik aurrera, Korrika kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea”, azaldu du AEK-k. “Euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan beharko dute”.

Beka eskuratzen duenak 23.000 euro jasoko ditu proiektua garatzeko, eta Korrika kulturaleko 23. edizioaren egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2023ko azarotik 2024ko apirilera, hain zuzen.

Bekaren ezaugarri guztiak dagoeneko eguneratu dira www.korrika.eus webgunean, eta proposamenak 2021eko urriaren eta 2022ko urtarrilaren artean aurkeztu beharko dira.

Urrats hau eginda, hemendik bi ediziotara begira jarriko direla dio AEK-k: “batetik, kultur sorkuntzari beste bultzada bat emateko; bestetik, Korrikako kultur eskaintza guztiz berritzeko”. Hori dela eta, tartean izango den edizioa, 22. Korrika, 2021eko azaroan aurkeztuko dutenez, kultur eskaintza beste era batean osatuko dute, “elkarlana bultzatuz, Euskal Herrian abian izango diren sorkuntza-lanak Korrikan ere sustatuz eta leku gehiagora eramanez”.

Deialdian parte hartzeko oinarriak, hemen.

Zabaldu: