ATOPIArpg euskarazko rol-jokoak irabazi du Sormen Beka, sortzaileek proiektua zertan datzan kontatu digute

Posted on 2018-12-07 by KulturSharea

Euskaraz sortutako rol-joko batek irabazi du Durangoko Azokako lehenengo Sormen Beka. Etzi Portu Maritimoa taldeak aurkeztu du proiektua, eta urtebete izango dute euskaraz sortu eta argitaratutako lehenengo rol-jokoa sortzeko. Proiektu horren izena ATOPIArpg da, eta 2019. urteko Azokan aurkeztu beharko dute. Bekaren zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da.

Sormen Bekaren helburua sortzaile berriengan arreta jartzea izan da: “Herri honetako sortzaile berriek asko dute guri emateko. Guztioei ahotsa eta plaza eskaintzea izan da Durangoko Azokaren helburua eta horretan dihardugu gaur egun ere”, azaldu du Gerediaga Elkarteko presidente Nerea Mujikak. Durangoko Azokako Sormen Bekak euskarazko kultur produktu baten sorkuntza hasieratik amaierara garatzen lagunduko du.

Sormen Bekako epaimahakideen izan dira: Itxaro Borda, Garbiñe Ubeda, Patxi Zubizarreta, Esti Albizu eta Xabier Bóveda. Bordak azaldu duenez, 28 lan aurkeztu dira deialdira: “Denak, batak besteak bezain interesgarriak”. Azken hautaketarako hiru proiektu aukeratu zituzten: irabazi duen taldea, Gerrak eta Hiru Puntu. Epaimahakideen arabera, “hiruretan kultur modalitate ezberdinak uztartzen ziren”.

Azkenean, ATOPIArpg egitasmoa aukeratzea izan da epai-mahaiaren erabakia: “Rol joko bat euskaraz, literatura fantastikoaren eta jolas kolektiboaren gurutze-bidean, sortzaile talde dinamiko batek ekartzen duena. Irudimena eta irudiak lantzen dituzte, Euskal Herriko gaurkotasunean errotzen da, eta umorea ere sartzen du narrazio eta komentarioetan”.

Epaimahaiak gogoratu duenez, gainera, Azokan rol-joko horretara jokatzeko aukera egongo da: “Hitz eman digute 2019ko Azokan partidu bat abiaraziko dutela, guztien gozamenerako”.

ATOPIArpg, euskaraz sortutako lehenengo rol-jokoa

Etzi Portu Maritimoa taldeak aurkeztutako ATOPIArpg izan da, beraz, sormen bekaren irabazlea. Talde horretako kide dira Xabier Landabidea Urresti, Galder Gonzalez Larrañaga, Beñat Irasuegi Ibarra, Ohiana Calparsoro Forcada, Yerai Gascón Sánchez, Unai Gorrotxategi Sabino, Gorka Salces Alcalde eta Eneko Olazabal Arruabarrena.

 

You may also like

Patxi Zubizarretak eta Jokin Mitxelenak ‘Munduketariak’ liburua ondu dute
Posted on 2024-03-21 by KulturSharea
Gaztetxoentzako liburu honetan hegazkin baten irudia gelako lurrean [...]
La Furiak eta ØDEIk ‘Erro’ kanta eta bideoklipa kaleratu dute
Posted on 2024-03-15 by KulturSharea
La Furiak rap erritmoan ehuntzen du bere errealitatea, eta “pedigri [...]
Guda Dantza taldeak ‘Zenbat aldatu den dena’ abestia eta bideoklipa plazaratu ditu
Posted on 2024-03-12 by KulturSharea
Guda Dantza taldeko kideek kostunbrismo ariketa bat egin dute ”zenbat [...]
Geuretik Sortuak egitasmoarekin sortutako ‘Hona bostekoa!’ komiki bilduma kalean da
Posted on 2023-12-14 by KulturSharea
Iñaki Martiarena, Unai Gaztelumendi, Eñaut Aiartzaguena, Aritz Ibarra [...]
12355

Page 1 of 55

Zabaldu: