Gatom rap abeslariaren ‘Fvck Neutrx’ abestiaren bideoklipa

Posted on 2019-05-09 by KulturSharea

Iaz bi disko argitaratu ostean, aurten estilo berri batekin dator Gatom rap abeslaria. Erritmo geldoagoak eta prozesamendu ezberdinak dituzten ahots efektu desberdinak erabili ditu aurkeztu duen Fvck Neutrx izeneko abesti honetarako.

Bermeokoak 2010. urtean kaleratu zuen bere lehenengo maketa eta ordutik hona hainbat lan argitaratu ditu.

Gaur aurkeztutako Fvck Neutrx kantan, trap kutsua duen melodia ilunak dira nagusi, erritmo geldoagoak eta ahots efektu ezberdinak erabiliz. Letrari dagokionez, abeslariak gaur egungo Makro kontzeptuaren kontra egiten du, jendartearen bizitza kontrolatzen duten saltoki handien kontrako mezuak zabalduz eta salatuz. Gatomen aburuz, gaur egun, jendartearen neutraltasuna eta kontzientzia falta arazo larriak dira.

Abestiaren instrumentala Gatomek sortu du eta bideoa Tiro Pun Ekoizpenak-ek sortu du.

You may also like

Page 2 of 55

Zabaldu: