(argazkia: Susa argitaletxea)

Ander Lipusen antzezlanak Ganbila bildumara gehitu dituzte

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu.

Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztu dituzte Donostian: Ander Lipus antzerkigilearen Antzerkiaren labirintoan I: Bitakora koadernoa eta Antzerkiaren labirintoan II: Artedrama baten bila.

Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu, unean uneko fokua obra edota hainbat obra eta ahotsetan jarriz. “Antzerkiak agertu ohi duen errealitatea, baina, deformatua da”.

Ander Lipusen Antzerkiaren labirintoan I eta II liburuek diptiko bat osatzen dutela azaldu du Susa argitaletxeak. Lehenengo liburuak Bitakora koadernoa azpi-izenburua du eta Lipusek bere ibilbide osoari errepasoa eman dio bertan. Narrazio autobiografiko bat erabili du horretarako. Estilo arin eta gertukoan idatzia, antzerkigile markinarraren oroitzapenen bidetik euskal antzerkiaren historia zatiak irakurri ahal izango ditu irakurleak bertan.

Bigarren aleak, berriz, Artedrama baten bila azpi-izenburua du eta liburu bikoitz bat da. Hain zuzen, Lipusek bere ibilbidean gakoak izan diren idazkiak bildu ditu lan honetan: batetik, Antzerkiola Imajinarioaren garaietatik honaino idatzitako artikuluen antologia. Bestetik, bere antzerkia ulertzeko moduaren azalpena. Horretarako, kontzeptuen, ideien eta erreferentzien glosario pertsonal bat egin du antzerkigileak.

Zabaldu: