Tio Teronen Semeak taldearen 'FreshCool' urriaren 18an izango da

Arabako Kaleko Arteen Zirkuituaren aurtengo edizioak 22 emanaldi izango ditu 21 herritan

Zirkuitua uztailetik urrira arte luzatuko da, eta 17 konpainiak parte hartuko dute; haietatik 7 arabarrak dira.

Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko Kaleko Arteen Zirkuitua martxan da jada. Denetara 22 emanaldi izango dira Arabako 21 herritan, eta 17 konpainiak parte hartuko dute, horietatik zazpi arabarrak dira.

Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak eta David Blanco Dramagia konpainiako zein Artekaleko kideak aurkeztu dute, prentsaurreko batean.

Zirkuituak lehen emanaldiak taularatu ditu jada. Hurrengoa, Burgun taularatuko du Intujai antzerki taldearen Aire Hemendik lanaren eskutik eta uztailaren 17an, eta azkena Murgian izango da, urriaren 18an Tio Teronen Semeak taldearen FreshCool ikuskizunarekin. Zirkuitua Arabako Aldundiak, Artekalek eta udal bakoitzak antolatzen dute elkarlanean.

Egitaraua

KONPAINIAK LANA HERRIA DATA ORDUA LEKUA
Gag street boys Yes, we art!! Izarra 2020/07/03 20:00 Pilotalekuaren plaza
NAI Bola Va! Eskuernaga 2020/07/04 18:00 Pilotaleku
Tío Teronen semeak Festamentua Aramaio 2020/07/06 20:30 Pilotaleku
NAI Bola Va! Bergonda 2020/07/11 19:00 Eliza ondoko landa
NAI Bola Va! Okina 2020/07/12 19:00 Herriko plaza
Intujai Teatro Aire Hemendik Burgelu 2020/07/17 20:00 Landederra kiroldegia
XABI LARREA UP! Alegria-Dulantzi 2020/07/17 12:00 Igerilekuetako karpa
Molto Vivace Rock and Brass Iekora 2020/07/17 19:00 Erretiratuen etxeko plaza
Trapu Zaharra Turistreando Ondategi 2020/07/19 13:00 Bengolarra parkea
Trotamundos Historias de un Baúl Langraiz Oka 2020/07/19 19:00 Langraiz Okako plaza
Trakamatraka Matraka ma non tropo Bastida 2020/07/24 20:30 Maisu-maiestren plaza / pilotalekua (euria eginez gero)
Nogusano Dr Bubble eta McFly Ribabellosa 2020/07/25 20:00 San Martin plaza
El mono habitado Primatium Biasteri 2020/07/26 13:00 plaza nagusia
XILIPURDI Pepa ta kutxo Ondategi 2020/08/01 13:00 Bengolarra parkea
Deabru Beltza SU a FEU Amurrio 2020/08/15 22:00 Ibiltaria: Juan de Urrutia parkeraino
Ortzi Ilusión / Ilusioa Bilar 2020/08/17 19:00  Santa Maria plaza
Trakamatraka Matraka ma non tropo Lapuebla de labarka 2020/08/22 20:00 El Plano plaza
Zanguango Al otro lado Santikurutxe Kampezu 2020/08/28 20:00 Herriko Plaza
Ameztu Organik Kripan 2020/09/06 17:00 Barbacana plaza / kiroldegia (euria eginez gero)
Dramagia La familia Torombole Leza 2020/09/19 19:00 Kirol pista
Ameztu Organik Zuhatzu Kuartango 2020/10/10 19:30 Bainuetxeko antzokia
Tío Teronen semeak Fresh cool Murgia 2020/10/18 19:30 Palatu kiroldegia/ Plaza
Zabaldu: