Leire Beitia zinegotziak, Maite Rey euskara eta hezkuntza teknikariak, Aiert Goeneagak eta Joxemari Urteagak egin dute prentsaren aurrean aurkezpena

Ondarroako Literatur Amuak jaialdia abian

Aurten ere, Ondarroako Literatur Amuak jaialdian, herrian zein Euskal Herri osoan ezagunak diren artista eta ikuskizunez gozatzeko aukera izango da datorren asteazkenetik, hilak 31, azaroaren 4ra, horrelaxe iragarri du Ondarroako Udal Euskara Batzordeak. Literatura oinarri hartuta, aste osoan zehar adin guztietarako ekimenak egingo dituzte eta herritarrek beraien sorkuntza garatzeko aukera ere izango dute.

Urtero egiten duten moduan, herrian antolatutako ekimenak izango dira aitzakia nagusia egitarauari hasiera emateko: Ipuin Rallya ikastetxeetan, Agustin Zubikarai nobela sarien aurkezpena eta Nanoipuin Lehiaketako sari banaketa, besteak beste.

 

 

Egitarau osoa hemen.

Zabaldu: