Bederatzi film laburrez osotuta egongo da aurtengo Laburbira zirkuitua

Martxoaren 18an hasi eta apirilaren 17ra bitartean, herriz-herri ibiliko da euskarazko film laburren zirkuitua. Bederatzi film laburrek osotutako ordubete inguruko proiekzioa izango da aurten Laburbirak erakutsiko duena eta zirkuitua beraien herrian izatea nahi dutenek, otsailaren 7ra arte izango dute eskaera egiteko aukera, onako kontaktuetan: leire@topagunea.eus 674345756

Honakoak dira  XVI.edizio honetan ikusgai izango diren filmak:

  • Begi ninien koreografia (Arrate Fernandez)
  • Shell phone (Miren Mujika)
  • Zapatak (Irati Murua)
  • Ama  (Josu Martinez)
  • June (Arantza Ibarra)
  • Hotzean garbitu (Maddi Barrenetxea- Marta Teijeira)
  • Ilunpean (Iker Maguregi eta Andrea Martinez)
  • Erroak (Ane Zuazubiskar)
  • Handiak eta txikiak  (Laida Ruiz)

Zabaldu: