(La vida futura)

Bihar abiatuko da ‘Ezinbesteko Zinema’ zikloa Nafarroako Filmotekan

Ezinbesteko obren berrikuste kronologiko honetan, zinema mutua ekarriko dute gogora.

Nafarroako Filmotekan Zinemaren Historian arrastoa utzi duten filmak modu ordenatu batean berreskuratzea du helburu Ezinbesteko Zinema izeneko zikloak. Hori da, hain zuzen, Zinemateka baten funtzioetako bat, zazpigarren artearen etiketa merezi izan duten lanak aurkeztea.

Aurten bederatzigarren edizioa du ekimenak eta Zer da zinema? galderari erantzun nahian, beharrezkotzat jotzen duten pelikulak proiektatuko dituzte beste behin ere, modu kronologiko batean. Aurreko denboraldietan egin duten bezala, eskaintza Filmotekak duen programazio proposamen ugarietara moldatu da. Hamarkada bakoitzeko bi saio eskaini beharrean, bakarra eskainiko dutela iragarri dute eta martxora arte luzatuko da zikloa.

Ezinbesteko obren berrikuste kronologiko honetan, zinema mutua ekarriko dute gogora, orain dela 100 urte sortutako El Golem filma eskainiz. Ondoren, 1930eko hamarkadako La vida futura izeneko filma ikusiko dugu. Azken honek etorkizuna irudikatzen du.

Aurtengo emanaldiak

Urtarrilak 22, (asteazkena)  El Golem (Paul Wegener, 1920)

Urtarrilak 29, (asteazkena)  La vida futura (W. C. Menzies, 1936)

Otsailak 5, (asteazkena)  Arroz amargo (Giuseppe De Santis, 1949)

Otsailak 12, (asteazkena)  Trono de sangre (Akira Kurosawa, 1954)

Otsailak 19, (asteazkena)  La jauría humana (Arthur Penn, 1966)

Otsailak 26, (asteazkena)  Le souffle au coeur (Louis Malle, 1971)

Martxoak 4, (asteazkena)  Mi vida como un perro (Lase Halstrom 1985)

Martxoak 11, (asteazkena)  El rey pescador (Terry Gilliam, 1991)

Martxoak 18, (asteazkena)  La casa de las dagas voladoras (Zhang Yimou, 2004)

Martxoak 25, (asteazkena)  La lección (K. Grozeva, P. Valchanov, 2014)

Zabaldu: