Bihar hasiko da Mazoka, Gasteizko marrazki eta ilustrazioaren azoka

Bihar hasi eta igandera arte egingo da Mazoka Gasteizko marrazki eta ilustrazioaren azokaren IV. edizioa, Montehermoso kulturunean, eta jarduera paraleloen programa

zabala eskainiko du, hiriko ekitaldi hori irudi grafikoaren eta marrazketaren inguruko kultur aisialdirako aukera izan dadin. Aurtengo berritasunen artean, familientzako rock kontzertua, ipuin-kontalariak eta diseinatzaile zein marrazkilarientzako “barregrafia” lantegiak izango dira; horien bidez, ilustrazioak tresna hezitzaile gisa duen balioa azpimarratu nahi da bereziki.

40 mazokalarien erakusketan lanak erosteko aukera izango da, eta horri askotariko eskaintza gehituko zaio: musika, ipuin-kontalariak, dantza, barreterapiako erakustaldiak, dibuteka, ilustramatoia, zozketak eta lantegiak.

Ezaugarriei dagokienez, antolatzaileen arabera Mazoka bakarra da Euskal Herrian, eta horri esker urtean behineko erreferente gisa sendotu da. Saltokien originaltasuna da gakoetako bat; bertan egileak berak egongo dira, beren teknika zuzenean erakutsiz.

Mazokaren helburua da mazokalari hasi berri zein ospetsuen lana erakustea; herritarrei marrazkiaren, ilustrazioaren eta, oro har, arte plastikoen teknikak hurbiltzea, euskarri eta formatu desberdinen bitartez, eta horrelako lanen erosketa sustatzea, originalak nahiz erreprodukzioak eta hainbat formatu eta aplikaziotan: papera, oihala, zeramika, serigrafia, apaingarriak, osagarriak, artisautza, etab.

Antolatzaileentzat, aurtengo helburua ez da iaz gerturatu ziren 8.000 pertsonen kopurua gainditzea, baizik eta baliatzea publikoaren jarrera bere burua grafikoki adierazteko beldurra eta irudiaren bitartez hezteko beldurra kentzeko, eta mazokalarien lana baloratzera hurbildu.

Zabaldu: