Bilboko Antzerki Arineko Jardunaldietan parte hartzeko epea zabalik

P6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak bultzatuta, Antzerki Arineko 7. jardunaldiak antolatu dituzte, martxoaren 29tik apirilaren 28ra bitartean P6ko hainbat gunetan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, lehiaketan parte hartzeko aurkeztu behar diren antzezlanek gehienez 15 eta gutxienez 10 minutuko iraupena izan beharko dute, testuak estreinatugabeak, eta jatorrizkoak, euskarazko edota gaztelaniazkoak eta gutxienez bi antzezlek parte hartu beharko dute; hortik aurrera, nahi beste.

Horretaz gain, antzezlanak areto txikietan antzezteko modukoak izan beharko direla nabarmendu dute eta honekin batera, ez  dela audio ezta argiztapen sistemarik egongo. “Argiztapena eta audioa, aretoak daukana izango da edota eszenografiako elementuek eskeintzen dutena (Lanparek, linternek, mp3ek, sakeleko telefonoek…”.

Bukatzeko, gaia librea izango da parte hartu nahi dutenentzat.

Edizio honetarako hamar lan hautatuko dira, eta oraindik zehaztu gabe dagoen egutegi baten arabera, zenbait egunetan eta emanalditan zehar antzeztuko dira. Muntaia guztiek emanaldi kopuru bera izango dute. Café Bilbaok antolatutako Teatro Laburreko Sarien artean, muntaia horien barruan bat aukeratuko da.

Emanaldi bakoitzean bildutako diru-kopuruaren %80a taldeentzat izango da.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak hemen.

Zabaldu: