Denboran atzera bidaia egingo du Su Ta Gar taldeak 30. urtemuga ospatzeko biran

30 urte dira Su Ta Gar taldea oholtza batera lehenengoz igo zela, 1988ko abuztuaren 14an izan zen hori Ondarroako Gaztetxean. Ordutik hona mila zuzenekotik gora eskaini dituzte. Urtemuga hori ospatzeko asmoz, bira berezia egingo du Eibarko laukoak azaroa eta abendua bitartean, Euskal Herriko areto garrantzitsuenetan eta nazioarteko hainbat agertokietan.

Denboran bidai bat izatea nahi duela iragarri du taldeak, baina ikuspegi nostalgiko batetik baino, gaur eguneko begirada batetik.

Guztira zortzi kontzertu eskainiko dituzte eta bertan Maketa (1987-89), Jaiotze basatia lehenengo diskoko kantu guztiak eta Hortzak estuturik bigarren bildumako batzuk joko dituzte, horretaz gain, inoiz argitaratu gabeko garai hartako bideo eta argazkiak erakutsiko dituzte zuzenekoetan.

Azken kontzertua abenduaren 28an izango da Bilboko Santana 27 aretoan.

Zabaldu: