Dona Dona Katona Zikloa bueltan da Gasteizen

Bi lantegi antolatu dira: irailaren 2an, Makedo. Kartoiarekin sortzeko tailerra eta irailaren 9an, berriz, Bitxigintza eta osagarriak sortzeko tailerra.

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak uda honetan etxeko txikienei eta beren familiei zuzendutako eskaintza berezia proposatu du. Dona Dona Katona zikloaren baitan, bi lantegi antolatu ditu iraileko asteazken arratsaldeetarako: irailaren 2an, Makedo. Kartoiarekin sortzeko tailerra eta irailaren 9an, berriz, Bitxigintza eta osagarriak sortzeko tailerra. Bi lantegiak Txatxilipurdi Elkarteko kideek gidatuko dituzte. Zabalik da jada gonbidapenak eskuratzeko aukera.

Hala, bi saio hauetan guraso eta seme-alaben artean euskararen erabilera sustatu nahi da. Saioek bi orduko iraupena izango dute, arratsaldeko 18:00etan hasita, eta 5 urtetik aurreragoko umeei eta beren familiei zuzendutako lantegiak dira.

Irailaren 2an Makedoren munduan murgiltzeko parada izango dute izena eman dutenek: kartoiak erabilita, torloju eta erreminta ezberdinen bidez, jolasteko lekuak eta irudimenak uzten dien edozer eraikitzeko aukera izango dute.

Irailaren 9ko lantegiaren kasuan, egurra eta fieltroa izango dira erabiliko dituzten material nagusiak. Hala, osagarri eta bitxi ezberdinak sortzeko aukera izango dute haurrek eta nagusiek: eskumuturrekoak,  lepokoak,  eraztunak, e.a.

Doako ekintzak dira biak ala biak, baina parte-hartzaile kopuru mugatua izango denez, gonbidapenak aldez aurretik eskuratu beharko dira.

Tailerretako batean bakarrik eman ahal izango da izena. Bigarren tailerrean parte hartu nahi izanez gero, itxaron zerrendan geratuko dira interesa dutenak; leku librerik egongo balitz, kontuan hartuko da bere izen-ematea. Bestalde, lagun bakoitzak bi gonbidapen soilik eskatu ahal izango ditu (umeenak). Nagusiak umeekin etorriko dira, gonbidapenik gabe.

Gonbidapenak eskatzeko:

Informazio gehiago: Iñaki Lazkano, 615.986.832

Zabaldu: