(argazkia: Donostia Kultura)

Donostiako Okendo Kultur Etxeak ‘Abalos, bizitza olatuen artean’ erakusketa irekiko du gaur

Jose Manuel Abalosen ibilbide artistikoa eta bizitza biltzen dituen erakusketa da. Apirilaren 8ra arte bisitatu ahal izango da.

Iluntzeko 19:30ean, irekiko ditu ateak Jose Manuel Abalos marrazkilariaren erakusketak Okendo Kultur Etxeko erakusketa aretoan. Zuzeneko musikak emango dio hasiera margolariaren arima jasotzen duen erakusketari: Javier Alberdik, Coral Aita Donostia abesbatzaren zuzendariak eta Ana Otxoa Pando sopranoak Schuberten Lieder batzuk kantatuko dituzte.

Abalos, bizitza olatuen artean erakusketak Jose Manuel Abalosen ibilbide artistikoa eta bizitza biltzen dituen erakusketa da. 1981az geroztik ez du huts egin bere jaioterrian duen urteroko hitzordura erakusketa bat egiten. Erakusketak, bere horizontearen bila dabilen edozein bizitza laburbiltzea du xede. Olatuen irudiak bizitza denborarekin aldatzen den zerbait dela adierazteko balio du. Zailtasunez eta pozez osatuta dago bizitza.

Erakusketan 40 margolan eta 23 grabatu izango dira erakusgai, ibilbidearen lekukotasuna emango  duten beste dokumentu, argazki eta elementurekin batera.

Beste jarduera batzuk

Abalos berak bisitak gidatuko ditu otsailaren 10ean eta martxoaren 2an, 12:00etan.

Halaber, Edorta Kortadi kritikariak erakusketaren eta margolariaren ibilbidea aztertuko du otsailaren 26an egingo duen bisita gidatua iluntzeko 20:00etan.

Otsailaren 29an, Jose Manuel bere anaia Iñakirekin batera arituko da solasean aurkezpen elkarrizketa batean iluntzeko 19:00etan. Ibilbide profesionala eta bizitza jorratuko dituen solasaldia izango da Jose Manuel Abalos visto por Iñaki Abalos y viceversa.

Latitud 43 taldearen eskutik apirilaren 5ean musika-elkarrizketa erakusketarekin batera izango da 20:00etan. Latitud 43 taldeak Abalosi omenaldia egingo dio aretoan zuzenean. Bi kideek, familiarekin duten loturaz gain, taldea bera izan da margolariaren lanaren eta ibilbidearen jarraitzailea. Otsailean irekitako erakusketaren itxiera musikala eskainiko dute.

Zabaldu: