(argazkia: Baga Biga)

ETS taldeak 20. urteurrenerako ereserkia egin du ‘Zure eskutik’ izenpean

2025eko martxoaren 21 eta 22ko kontzertuetarako sarrera guztiak agortu badira ere, martxoaren 15erako eskainiko duten zuzenekorako oraindik gutxi batzuk geratzen dira salgai.

En Tol Sarmiento taldeak Zure eskutik kantua argitaratu du. Iñigo Etxezarreta abeslariak, bere publikoari sentitzen duen guztia aitortuz, lehen pertsonan idazten dion abesti itxurako gutuna da abesti berria. Azaldu duenez, “taldea bizirik dagoela amets eginarazten duen pertsona bakoitzari egiten zaion maitasun-omenaldia da”, eta ETSren inguruan azken urteetan sortzen ari den eromena eskertzen du.

Taldeak adierazi duenez, “Zure eskutik da gure ereserkia, BECen besarkatuko ditugun 45.000 pertsona baino gehiagoren ereserkia! Oraintxe gaituzue zuen eskutik eta zuen esku”.

ETSren abestirik modernoena dela ere aipatu dute taldekideek. Fernando Boixek ekoitzi du, platino sari bat lortutako ekoizlea da eta ezagunenetakoa Estatu espainiarrean.

2025eko zuzenekoak

Talde arabarrak historia egin zuen duela hilabete batzuk, bere 20. urteurrenerako milaka sarrera ordu gutxitan salduz eta agortuz, oraindik urtebete falta zenean. Jende gehien biltzen duen talde euskalduna izango da eta ikuskizuna paregabea izango dela aurreratu dute. “Gure herriari omenaldia, bizitzari omenaldia. Eta horrek dagoeneko, badu bere abestia”.

2025eko martxoaren 21 eta 22ko kontzertuetarako sarrera guztiak agortu badira ere, martxoaren 15erako eskainiko duten zuzenekorako oraindik gutxi batzuk geratzen dira salgai.

 

Zabaldu: