Haira Aizpuruak irabazi du Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Bertsulari Gazteen Txapelketa

Ondoko bertsolari hauek hartu zuten parte txapelketan: Oneka Arteaga, Haize Blanco, Ximun Sansonetti, Josu Txoperena, Aetz Etxart, Ibai Lekuona, Mae Laskaray, Asier Arbelaitz, Irati Aizpurua, Irantzu Idoate, Haira Aizpurua eta Laida Etxeberri.

Joan den larunbatean, uztailaren 11an, jokatu zen Ziberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko eskolarteko Txapelketa Senpereko Larraldea baserrian. Bertsularien Lagunak elkartearen arabera, “aretoa ikuslez bete zen eta bertaratuek giro ederrean gozatu ahal izan zuten saioaz”. Elkarteak aipatu duenez, aurtengo edizioa “inoizko ediziorik parte hartzaileena” izan da. Hasieratik hogeitalau bertsolari gaztek parte hartu zuten kanporaketetan, hoietatik hamabi finalerdietara pasatu ziren eta lehenengo seien artean jokatu zen finala.

Goizeko 10:00etan abiatu ziren final aurrekoak eta ondoko hamabi bertsolariek hartu zuten parte bi saioetan: Oneka Arteaga, Haize Blanco, Ximun Sansonetti, Josu Txoperena, Aetz Etxart, Ibai Lekuona, Mae Laskaray, Asier Arbelaitz, Irati Aizpurua, Irantzu Idoate, Haira Aizpurua eta Laida Etxeberri.

Finalerdien ondoren Finala jokatzeko momentua iritsi zen eta ondoko sei bertsolariak sailkatu ziren kantatzeko: Oneka Arteaga, Mae Laskaray, Josu Txoperena, Irantzu Idoate, Haira Aizpurua eta Laida Etxeberri.

Finala jokatu eta Aizpuruak bildu zituen puntu gehien. Urte luzez Bertsularien Lagunak Elkarteko kide eta parte hartzaile aktiboa izan den Beñat Soulek jantzi zion txapela.

Zabaldu: