Iñigo Muguruzari omenaldia egingo diote abenduaren 17an, Bilboko Kafe Antzokian

Irungo musikariaren urtebetetze eguna da abenduaren 17a.  Omenaldian parte hartuko dutenen artean daude: Barixeku, Pikete Lerroa, Sagarroi + Lurra, Delilrium Tremens, NG Brigada Peligrox, Tenk, Zati Bat (Ezekiel), Paula eta Ane Hiru Leike + Indidxabak.

Fermin Muguruza musikariak gaur sare sozialetan iragarri duenez, bere anaia Iñigo Muguruzari omenaldia egingo diote abenduaren 17an, Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko 20:00etan. Bi hilabete dira Irungo musikaria hil zenetetik eta bere urtebetetze egunean gogoratu nahi dute.

Omenaldian parte hartuko dutenen artean daude: Barixeku, Pikete Lerroa, Sagarroi + Lurra, Delilrium Tremens, NG Brigada Peligrox, Tenk, Zati Bat (Ezekiel), Paula eta Ane Hiru Leike+ Indidxabak.

Sarrerak azaroaren 15ean, ostirala, jarriko dituzte salgai, goizeko 11:00etatik aurrera Kafe Antzokiko webgunean.

Zabaldu: