Jokoz Kanpo festibala larunbatean, Ezpeletan

Datorren larunbatean, ekainak 1,  Jokoz Kanpo festibalaren 10. edizioa egingo dute Ezpeletan Pinpulka elkartearen eskutik eta iragarri dutenez, aurten ere, karrika arteen inguruko hainbat ikusgarri preziatzeko aukera izango da.

Hauek izango dira jaialdian parte hartuko duten artista eta konpainietako batzuk: Docteur Troll, Burdin & Gilles Rhode, So.K, Pastors of Muppets, Suak, La Fabrique Affamée, Mecanica Théâtre, Jour de Fête Cie eta Ring Parade.

Ekitaldi honen bidez, Pinpulka elkarteak karrikako arteak garatu nahi ditu, beren adierazmolde ezberdinetan, publikoarekiko hurbiltasuna lantzeko asmoarekin.

Egitarau osoa hemen.

Zabaldu: