Jose Luis Zumeta margolariaren artelanak Bilbon ikusgai

Argazkiak: Usoa Zumeta eta Lumbreras galeria

Azken bi urte hauetan, Jose Luis Zumetak egindako artelanak bildu ditu Bilboko Juan Manuel Lumbreras galeriak. Denetara 32 lan dira gaurtik hasita, maiatzaren 11ra arte ikusgai egongo direnak: 12 tenpera eta 20 olio, horietatik 10 neurri handikoak dira.

Usurbilgo margolariak azkar margotzeko ohitura du, senari kasu eginda eta arrazionaletik urrunduz, horrela eman ditu bere bizitzako 60 urte. Pasioa da berea, margotzen ez duenean ere buruan dauka margoa. Zumetak 80 urte beteko ditu datorren apirilaren 19an eta hasierako indar eta ilusio berarekin sortzen jarraitzen du.

Zabaldu: