(argazkia: Balaunka)

Josune Arakistain Süne-k bere lehenengo diskoa izango denaren ‘Lau korapilo’ aurrerapen kanta plazaratu du

Abesti berriak, tradizioari keinu bat eginez, trikitiaren eraberritzea aldarrikatzen du. Izan ere, gizonezkoena zen mundu bat izatetik, gaur egun emakumeek konkistatutako territorioa baita trikitiarena. Hori dela eta, betiko doinuetatik abiatuta gaur egungo melodietara garamatza kantak.

Huntza taldearen ibilbide arrakastatsua atzean utzita, Josune Arakistain Süne-k bere lehenengo diskoa izango denaren ‘Lau korapilo’ aurrerapen kanta plazaratu du. Abeslari eta konposatzaile gazteak ibilbide berriari ekin dio, eta trikitia ardatz hartuta elektronikaren munduan barneratu da oraingoan.

Abesti berriak, tradizioari keinu bat eginez, trikitiaren eraberritzea aldarrikatzen du. Izan ere, gizonezkoena zen mundu bat izatetik, gaur egun emakumeek konkistatutako territorioa baita trikitixarena. Hori dela eta, betiko doinuetatik abiatuta gaur egungo melodietara garamatza abestiak.

Izan ere, hori izango da Süne-ren proiektuaren erronketako bat: Trikitia soinu tradizionaletik garai berrituagoetara heldu daitekeela erakustea: “Inork gutxik uste izan du trikitia musika garaikidearekin erlazionatu zitekeenik, eta proiektu honekin nire ‘ahizpek’ urte luzeetan utzitako ondare guztia eraldatu nahi dut”, azaldu du musikariak.

Arakistainek Alejandro Paez produktorearen gidaritzapean ekoitzi du abestia, Madrileko Chanela Clicka estudioan. Artistaren ideia originalari irudia jartzen, berriz, Chroma estudioa eta Muga aritu dira bideoklipean.

Zabaldu: