‘Kabitu ezina’ ipuin bilduma aurkeztu du Aintzane Usandizaga idazleak

Kabitu ezina (Elkar) zortzi ipuinez osatutako liburua da. Ezaugarri komunak dituzten arren, kontakizun horietako bakoitzak bere mundua eta bere pertsonaiak dituela azaldu du Aintzane Usandizaga idazleak. Egilearen esanetan bestalde, giza harremanak dira liburuaren ardatza: “familia artekoak, lagun artekoak…”

Lagun guztiak oporretan, eta haietako batek utzitako txakurra zaintzen pasa behar du uda Judithek; ama hil-hurren dagoela-eta, hiru neba-arrebek egingo dute topo aspaldiko partez, eta haien arteko ezinegonak azalduko dira berriz ere; bikote baten bidaia zoragarriaren erdian, ezusteko txiki bat amildegi bihurtzen joango da, ezinbestez…

Usandizagaren lehenengo liburua da gaur Donostian aurkeztutako Kabitu ezina lana.

 

Zabaldu: