Komikien artean urriaren 19tik 21era Getxon

Bineten mundua gustuko dutenen ezinbesteko topaketa bihurtu da Getxoko Komiki Azoka Euskal Herrian eta baita atzerrian ere. Aurten 17. edizioa du eta urriaren 19tik 21era egingo dute Areetako Geltokia plazan.

Bertan, liburu-denda, argitaletxe, merchandising-denda eta fanzineen salmenta-guneak kokatuko dituzte. Jendeak azken nobedadeak eskuratu eta sailak osatu ahal izango dituzte, baita komiki zaharrak, bildumagile-produktuak eta era guztietako merchandising-produktuak eskuratu ere.
Horretaz gain, Azokak egitarau oparoa dakar, Itzubaltzetako Kultur Etxean hiru egunez, nobedadeen aurkezpenak, hitzaldiak, mahai-inguruak, proiekzioak eta tailerrak izango dira, besteak beste.

Zabaldu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude