La Polla Records taldeari buruzko erakusketa irekiko dute Agurainen

Orain dela 40 urte sortu zen La Polla Records taldea eta asko dira oraindik ere bere kantuak oso gogoan dituztenak. Horiek guztiak omentzeko asmoz, Aguraingo hainbat lagun taldearen ibilbidea osatzen duen materiala bildu eta erakusketa bat antolatu dute zabalarte Etxean.

Bertan, argazkiak, kamisetak eta biniloak, besteak beste, ikusteko aukera izango da. Erakusketa bihartik aurrera egongo da zabalik hilaren 22ra arte.

Zabaldu: