Loraldia jaialdia 2019ko martxoaren 12a eta apirilaren 7a bitartean

Hilabete luzez euskal kultur unibertsoaren izen handiak izango dira protagonistak beste behin ere martxoa eta apirila bitartean Bilbon. Ia 30 ekintzez osatutako programa Bilboko hamabi gunetan garatuko da.

Loraldia Kultur Elkarteko kideek diotenez, jaialdia sendotuta dago lau edizioen ondoren eta “5. edizio hau zenbaki borobila da, finkatzea lortu duenaren adierazgarri”. Euskal artistentzat erreferentziazko ekimena bilakatu da; publikoak urtez urte babesa adierazten du; eta erakunde publikoen eta eragile pribatuen laguntza bilatzeari ekiten dio Elkarteak.

Euskal kulturaren erreferentziazko izen eta eragile handi batzuk izango dute presentzia ekmenetan: Joseba Sarrionandia, Artze eta Verdes liburudenda dira horietako batzuk.  Izen handi hauek gogora ekartzeko ikuskizun bereziak prestatu dituztela iragarri dute antolatzaileek, beste hainbat artistaren parte hartzearekin batera. Horrela, 2019ko edizioan: Eñaut Elorrieta, Ruper Ordorika, Bernardo Atxaga, Miren Agur Meabe, Mikel Urdangarin,

Miren Narbaiza – MICE-, Ines Osinaga, Joseba Irazoki, Xabi Paya, Sustrai Colina, Juan Carlos Perez, Natxo de Felipe, Itxaro Borda, Miren Amuriza, Mursego, Iratxe Fresneda… izango dira, denetara, ehun artista baino gehiago izango dira Festibalean.

Musika, antzerkia, dantza, literatura eta bertsolaritza, artea, zinema… izango dira jaialdian eta diziplina hauen arteko fusioa gauzatuko.

Bestalde, Loraldia Kultur Elkartearen xedea XXI. mendean garatutako euskararen kultura barreiatzeko eta sustatzeko beharrari erantzuna ematea da, eskaria

erakartzeko eskaintzaren sorrera bultzatuz. Horregatik Elkarteak produkzio propioak sortu eta sustatzen ditu. Edizio honetan ere horrelakoen erabateko bi estreinaldi izango dira, Lehen Mundu Bira, Elkanoren lemapean; eta Euskaltzaindiaren babespean eskainiko den Biz Hitza dantza ikuskizuna.

“Artista, ekoizle, elkarte eta eragileen arteko kolaborazioa sustatzea du helburu Loraldia Festibalak. 2019ko edizioan horren isla izango da Euskaltzaindia, Euskal Kultur Erakundea, Susa literatura edota Fant festibalarekin bideratuko diren elkarlanak”.

Zabaldu: