(argazkia: Elkar)

Maddi Ane Txoperena: “Lapurdin eta Frantzian neskame aritu ziren emakumeen errealitatea islatu nahi izan dut”

(Musika: Joseba Irazoki – Euria ari du)

Maddi Ane Txoperena (Hendaia, 1994) idazle, bertsolari eta kazetariak bere lehen liburua aurkeztu du:  Ene baitan bizi da (Elkar) eleberria. Lan honetarako, literaturan gutxitan landu izan den gaia izan du hizpide:  1940 eta 1970 urteen artean Ipar Euskal Herrira eta Frantziako beste hainbat tokitara lanera joandako emakumeen bizipenak.

Aitari zerbait entzunik, amatxiren bizipenen gibeletik abiatzen da Marie, Donibane Lohizuneko gaztea, Parisko ikasketak bururatzeko egin behar duen azken memoria lanerako. Ez zaio erraza suertatuko, ordea, amatxik ez baitio nahi duena emanen, eta Mariek berak ere ez baitaki zeren bila dabilen, xuxen… Kutxa batean gotorturiko oroitzapen zatiak balira bezala jasoko ditu irakurleak Josefinaren gazte garaiko amets, pentsamendu eta bizi-minak, Marieren begiradapetik.

Txoperenak Gazteluma saria irabazi zuen, eta haren laguntzaz idatzi du plazaratu duen liburua.

 

Zabaldu: