Maiatzaren 4an hasiko da Gipuzkoa Bertsotan

Udazkenean hasiko da 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Aurretik, ordea, hitzordu garrantzitsua izango dute bertsozaleek: Gipuzkoa Bertsotan, txapelketarako sailkapen fasea.

Sailkapen fase bat baino gehiago da Gipuzkoa Bertsotan. Antolatzaileek diotenez, Gipuzkoan bertsolaritzak bizi duen osasunaren isla da, besteak beste, bertso eskoletan, hezkuntza arautuan, plazetan zein lehiaketa eta sariketetan bizi dugun emankortasunaren erakuslea.

Maiatzaren 4tik 25era, 14 saio izango dira Gipuzkoan barrena. Antolaketan hamaika lagun, 15 gai jartzaile, 18 epaile, 3 idazkari eta 84 bertsolari izango dira Gipuzkoa Bertsotan jarriko dutenak.

84 bertsolariak bi multzotan banatuko dira eta multzo bakoitzean zazpi saio jokatuko dira. Multzo bakoitzeko 7 saioak jokatu ondoren, multzo bakoitzean puntuazio altuena duten 17 bertsolariek eskuratuko dute irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartzeko txartela. 34 bertsolari horiei dagoeneko sailkatuta dauden 14 bertsolariak batuko zaizkie.

Zabaldu: