Ostiralean abiatuko da Literaturia jaialdia Zarautzen

Igandera arte liburu-azoka, aurkezpenak, solasaldiak, eta errezitaldiak izango dira bertan. Itzala, hitzaren ahala izango da aurtengo leloa.

Ostiralean, irailak 24, irekiko ditu ateak euskal letren plaza den Literaturiak, Zarautzen. Pandemiaren eraginez, aurtengo edizioa, iaz egin zen bezala, udaberritik udazkenera ekarri du antolakuntzak, baina betiere hasierako helburuari eutsita: idazle, argitaletxe eta irakurleentzako espazio bateratua eratzea, izan ere, diziplinen arteko topagunea dugu Literaturia.

Horren adierazgarri da aurtengo ediziorako antolatutako egitarau oparoa:

Irailak 24, ostirala

20:00. Manifestua: Lutxo Egia. Ondoren, Sugarren mende ikusgarri dramatizatua. Modelo aretoa.

Irailak 25, larunbata

11:00. Azokaren irekiera ekitaldia eta (H)ilbeltzari omenaldia, Lege Zaharren enparantzan.
11:00. Literattipia: Laminen putzuan igeri ipuin kontaketa (4-7 urte), Juan Kruz Igerabideren eskutik, Modelo aretoan.
11:00-14:00. Ahotsenea, Lege Zaharren enparantzan.
12:00-14:00. Liburu azoka, Lege Zaharren enparantzan.
12:30. Zientzia fikzioa Euskal Herrian mahai ingurua, Modelo aretoan. Parte hartzaileak: Arrate Hidalgo, Amaia Apalauza Ollo, Danele Sarriugarte Mochales eta Katti Olaizola Gabirondo.
17:00-19:00. Ahotsenea, Lege Zaharren enparantzan.
17:00-19:30. Liburu azoka, Lege Zaharren enparantzan.
17:00. Saiakera itzultzeaz mahai ingurua, Modelo aretoan. Parte hartzaileak: Olatz Esteban Ezkati, Amaia Astobiza Uriarte, Maialen Berasategi Catalan eta Danele Sarriugarte Mochales.
19:00. Bekatorosak ikuskizuna, Modelo aretoan. Parte hartzaileak: Dom Campistron, Maindi Murua Berra eta Andoni Egaña.
22:00. Apoaren itzala ikuskizuna, Modelo aretoan. Parte hartzaileak: Gotzon Barandiaran eta Joseba Tapia.

Irailak 26, igandea

11:00. Itzalekoak ibilaldi dramatizatua.
11:00-14:00. Liburu azoka, Lege Zaharren enparantzan.
11:00-13:30. Ahotsenea, Lege Zaharren enparantzan.
11:00. Literattipia: Hitzak josten ipuin kontaketa (8-11 urte), Mireia Delgadoren eskutik, Modelo aretoan.
11:45. Galtzagorri elkarteari omenaldia, Modelo aretoan.
17:00. Oraindik, orain eta oraingoz poesia eta musika emanaldia, Modelo aretoan. Parte hartzaileak: Iñigo Astiz eta Jon Basaguren.

Zabaldu: