‘Puka eta Mateoren oilarra’ liburua argitaratu du Jokin Mitxelenak

Puka eta Mateoren oilarra liburua idatzi eta ilustratu du Jokin Mitxelenak (Donostia, 1962). Egileak berak bideo bat grabatu du lan berriaren nondik norakoak azalduz. Bertan, Puka artzain-txakurraren inspirazio izan den txakurra ageri da, eta Mitxelenak bere margo eta arkatzekin paperera nola eraman duen azaltzen du.

 

Puka artzain-txakurraren lagunek gaurkoan ez daukate plan onik. Marina Mostaza, Nora
Ketchup, Kepa Piper, Blas Amuarrain eta Lizar Txanpu erabat aspertuta daude. Ondo
pasatzen ari den bakarra Puka da: Kepa Piperrek errekako putzu handira botatzen dion
makila harrapatuz jostatzen ari da. Halako batean, ordea, Pukak Erdiko Kaletik Mateo
Legami herriko okina ikusi du aiene batean, guztiz aztoratuta. Ronaldo oilarrak ihes egin
dio eta haren kukurrukurik gabe, ezin du herriko bizilagunentzat ogia egiteko garaiz
esnatu. Ronaldok erabaki du mundua ikusi nahi duela eta ihes egin du. Herriko biztanle
guztien gosari goxoak daude arriskuan.

Zabaldu: