Torontoko zinemaldian estreinatuko da gaur Fermin Muguruzaren ‘Black is Beltza’ filma.

Manex da Black is Beltza animazio filmaren protagonista, beraren bidez 1965eko urrira egingo dugu jauzia. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazaren bereizkeriagatik, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte-hartzea.

Filma Torontoko zinemaldian estreinatuko da gaur. Hilaren 28an berriz, Donostiako Zinemaldian egongo da ikusteko aukera eta urriaren 5ean Hego Euskal Herriko zinema aretoetan proiektatuko dute.

Zabaldu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude