Baztango Euskal Nobela Beltzaren Astea aurkeztu dute

(H)ilbeltzan genero beltzeko liburuen aurkezpenak, mahai inguruak, solasaldiak, errezitaldiak eta erakusketa bat izango dira, besteak beste.

Urtarrilaren 20tik 26ra izango da Euskal Nobela Beltzaren Astearen seigarren edizioa eta ekitaldi ugari antolatu dituzte oraingoan ere. Horien artean daude Jon Alonso, Maribi Elizalde eta Eneko Bidegain idazleen eskutik Mundua Iturendik pasatu zenekoa izeneko mahai ingurua, Elizondoko Arizkunenean edota Amaia Elizalderen eskutik Mirande Beltza solasaldia Anizko Elkartean, besteak beste.

Horretaz gain, urtarrilaren 13tik 26ra Begoña Durrutyren Bereterretxeren Kanthoria erakusketa egongo da ikusgai Arizkunenean 17:00etatik 20:00etara.

2015ean jarri zuten martxan (H)ilbeltza, Nafarroako Baztan bailaran Idazleekin solasean irakurle taldetik sortutako ekimena. Antolatzailearen arabera, “talde horretako partaide batzuek euskal literaturarekin lotua zegoen beste ekitaldiren bat antolatzeko asmoa agertu genuen. 2014. urtean, taldea elkartzen hasi zen eta genero beltzak beraiengan interesa sortzen zuela ikusita, handik eta urtebetera Euskal Nobela Baltzaren Astea antolatzea erabaki zuten. “Ilbeltzeko aste batean egitea erabaki genuen, hilebetearen izenak ematen duen jokoagatik: hil+ilbeltza (urtarrila baztanen) = (H)ilbeltza”.

 

 

Egiraua:

20, astelehena

19:00etan, Idazleekin solasean. Horace McCoy idazlearen  Hobe nuen etxean gelditu liburuari buruz Fernando Rey itzultzailearekin. Iruritako Gure Kaiola elkartean.

22, asteazkena

19:00etan, Mirande Beltza solasaldia Amaia Elizalderen eskutik. Anizko Elkartean.

24, ostirala

19:00etan, Quentin Tarantinoren Mesanotxeko liburuak solasaldia Begoña del Tesoren eskutik. Elizondoko Arizkunenean.

25, larunbata

 11.00etan mahai ingurua: Mundua Iturendik pasatu zenekoa. Jon Alonso, Maribi Elizalde eta Eneko Bidegainekin. Elizondoko Arizkunenean.

14:00etan Bazkaria Erratzuko Elkartean.

Txartelak erosteko ilbeltzabaztanen@gmail.com

16:00etan liburu aurkezpenak:

Itsu Kolpeka. Alfontso Gartziandia.

Lardaska (Patricia Highsmith) Josu Barambones. II. (H)ilbeltza bekaren irabazlea (itzulpena).

18:00etan Susmagarrien Gaua Erratzun barna.

26, igandea

 11:00etan itzuli beltza: Kontrabandisten Eleak. Amaiurren.

19:00etan Poesiaren Kriminalak errezitaldia. Elizondoko Arizkunenean.

Zabaldu: