Xiru festibala egingo dute asteburu honetan Gotaine-Irabarne eta Altzürükü herrietan

(Argazkia: Iparraldeko Hitza: Nora Arbelbide)

Ostiraletik hasita, igandera arte luzatuko da aurtengo Xiru festibala Zuberoako Gotaine-Irabarne eta Altzürükü herrietan. Herri batetik bestera izango du lematzat jaialdiaren 30. edizio honek.

Abotia elkarteak antolatutako egitasmoak musika, dantza, antzerkia eta artea uztartuko ditu hiru egunez.

Hemen aurten izango diren emanaldietako batzuk:

  • Aeham Ahmad musikari palestindar errefuxiatua
  • Dantzaz Konpainia: Basoa obra berria
  • Kabaret Berria Altzürüküko Herrian  (Mikel Martinez, Dominika Rekalt, Hor Hor, Xiberoko aktore kantariak…)

Musika topaketa hauek 1990ean sortu ziren Zuberoan, euskal kultura beste tokietako kulturekin eta beste mota batzuetako arteekin harremanetan jartzeko asmoz. Harreman horiek gauzatzen dira artistak gonbidatuen kontzertuak antolatuz, baina ere gonbidatu artisteekin batera ari diren tokiko aktore amateur nahiz profesionalekiko ikusgarriak sortuz. Sorkuntza horiek beti bidexka bera jarraitzen dute, gure kultura ingurumeneko osagai azkar baten eta bere baitan daukan unibertsaltasunaren arteko elkarrizketarena.

Egitarau osoa hemen:

Zabaldu: