Zazkel taldeak ‘Estatu Kolpea’ abestiaren bideoklipa argitaratu du

Posted 5 hilabete ago by KulturSharea

Zeberioko Zazkel taldeak Estatu Kolpea izeneko bideoklipa argitaratu du. Afera ustela eta ZTD kanten hitzetan jorratutako bideari eutsiz, baina irmotasun handiagoz dator oraingoan seikotea. Kanta honetan The Clashen Magnificent Seven abestiaren funky erritmo gordinak eta Negu Gorriaken bateria sampleatuen erreferentzia argiak entzun ditzakegu. Hodei Torresek eta Oskar Gutierrezek zuzendu dute bideoklipa, eta soinu teknikari lanetan Mikel Reparaz aritu da. Estilismoaren ardura, berriz, Betitxe Saituak izan du. Lan honetan Zeberiokoek, Gorpuzkingz taldeko partaideen laguntzarekin, euskal kulturaren mugarriak zalantzan jartzen dituzte, aro berri bat iragarriz. GPK-ek ere abestian kolaboratu du.

Pieza berri hau taldearen disko berriaren aurrerapen kanta da, udazkenean ikusiko du argia lanak.

You may also like

Posted 2 egun ago by KulturSharea
Kaleko Urdangak taldeak Vis Vires estatubatuarrekin batera, split [...]
Posted 5 egun ago by KulturSharea
Aste gutxi batzuk dira Xabier Etxeberria idazleak (Zarautz, 1974) bere [...]
Posted 5 egun ago by KulturSharea
“Irteera argiak” (Elkar) Eñaut Elorrietak azken urteotan izandako [...]
Posted 3 aste ago by KulturSharea
Lutxo Egia idazleak idatzi eta Asisko Urmeneta eta Dom Campistronek [...]
12317
Page 1 of 17
Zabaldu: