Doinuen bidez amets artean

Sofan etzanda nengoen bart, hainbeste iragarritako Handia filma telebistan ikusteko zain. Beti bezala, prime time ordutegiko aurreko unean, albistegietako kiroletatik ihes egin nahian, mandoa hartu eta… iragarkiak nonahi. Monotonia hautsiko zuen zerbait entzun nuen bat-batean egongelako leihotik sartzen zena, kuadrilla bat kantuan ozen Eperrak baditüzü…,  Gabonak hastear, Anje Duhalde eurekin egongo ote zen ere sinistu nuen une batez, (ez zen hain arraroa izango ba, kantaria behin  baino gehiagotan egon baita gure herrian).  Euskal kantutegiko bigarren pieza bat entzun nuen ondoren, Behin batian Loiolan…, ez, Duhalde ez zen gurean. Sakelakoa hartu eta youtuben abestia bilatzeko beharra sentitu nuen, (Bilintxen bertsoetan gehiegi erreparatu gabe) begiak itxi eta sentimenduek hegan egin zuten, niretzako momentua, nirekin egotekoa, musikak duen magiak soilik lortzen du hori.

Handia hasi eta kuadrilla kantari hura plazan jarraitzen zuen, ezinbestean mandoa hartu eta bolumena igo behar izan genuen zerbait entzun nahi bagenuen.

 

Zabaldu: