Zinemaldiko Irizar sarietan lehiatuko da ‘Margolaria’

Munduko edozein musikari izan zitekeen, baina Oier Aranzabal zinemagileak Mikel Urdangarin aukeratu du bere lehen film luzean protagonista izateko. Orain dela bi urte hasi zen Aranzabal Donostiako Zinemaldian estreinatuko duen Margolaria dokumentala sortzen eta bertan Zornotzakoaren bizitza kontatzen du, baina, batez ere musikari baten bizitza.

Aranzabalen dokumentalean, hala ere, bada protagonismo handia duen beste artista bat: Alain Urrutia, margolaria eta Urdangarinen oso lagun ona. Musikariak Londresera egingo dion bisitaren bidaia izango da ardatza

Maluta Films ekoiztetxearekin ondu dau lana Aranzabalek eta Zinemaldiko Irizar sarietan lehiatzeko aukera izango du.

Zabaldu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude