(argazkia: Bertsozale Elkartea)

Asier Otamendik irabazi du martxoaren 16an jokatuko den finalerako bigarren txartela

Finala Gasteizko Prinzipal Antzokian izango da arratsaldeko 17:30ean.

Larunbatean jokatu zen Arabako Bertsolari bigarren eta azken finalerdia Dulanziko Kultur Etxean. “Azken edizioetan irudikatu genuen ibilbideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren gailurrak irudikatzen dituen paisaia prest. Hamazortzi bertsolarik jokatu zuten lehen fasea eta larunbatean amaitu zen 12k jokatu dituzten finalerdiak.

Larunbatean jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak izan ziren: Paula Amilburu Izargarai (Aramaio), Aitor Ugarte Eriz (Aramaio), Xabi Igoa Eriz (Aramaio), Asier Otamendi Alkorta (Urretxu/Gasteiz), Izar Mendiguren Cosgaya (Laudio) eta Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz).

Bigarren fase honetan 14na bertso puntuagarri kantatu zituzten bertsolariek eta bakarkako lana ganbarakoa izan zen. Ariketa guztiak egin ondoren, Asier Otamendik lortu zituen puntu gehien: 366.5 puntu. Bi finalerdietako puntuazioaren hurrenkeran osatu da finala. Puntuazioak ondorengoak izan ziren: Asier Otamendi (366.5 puntu), Paula Amilburu (353.5 puntu), Aroa Arrizubieta (352.5 puntu), Xabi Igoa (346.5 puntu), Aitor Ugarte (339 puntu) eta Izar Mendiguren (303 puntu).

Hamahiru lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Marta Ugarte Abasolo izan zen Dulantziko aurkezlea. Bigarren faseko, final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta egon zen: Mikel Fernandez de Arroiabe, Fernando Sopelana, Iker Elexpuru eta Aitor Jimenez Tolosana. Endika Jimenez, berriz, idazkari lanetan aritu zen.

Finala, martxoaren 16an izango da Gasteizen, Prinzipal Antzokian, arratsaldeko 17:30ean.

Zabaldu: