Los Zopilotes Txirriaos taldea (argazkia: Hatortxu Rock)

Auxili, Los Chikos del Maiz, Burutik, Los Zopilotes txirriaos, DJ Reimy eta Skabidean ariko dira abenduko Hatortxu Rock jaialdian

Atarrabian, abenduaren 16an ariko diren lehen taldeen zerrenda da honakoa. Aurrerago talde eta bakarlari gehiagoren partehartzea ezagutzera emango dute.

24 urte pasa dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren lehenengo edizioa egin zutenetik. “Milaka kilometro utzi ditugu atzean 24 urte hauetan, baita istripuak, hildakoak, Estatu espainiar eta frantziar espetxeak, bidesariak, mapa eta nabigatzaileak, zerbitzuguneak…”, adierazi du antolakuntzak.

Baina ibilbidean milaka lagunen elkartasun eta konpromezua ere izan direla protagonista nabarmendu nahi izan dute, “hauek ekarri gaituzte dispertsio politika krudelaren amaieraraino. Lan nekaezin horri esker, heldu gara horrenbeste bilatutako amaiera horretara”.

Amaiera horrek, “beste amaiera berri bati begira jartzen gaitu. amaiera berri bat, erronka berriak, etxera bidean. Egoera honen aitzinean, momentu berezi honetan, euskal errepresaliatu politikoekiko eta hauen senideekiko elkartasunak hartuko du Atarrabia datorren abenduaren 16an”.

Hatortxu Rock jaialdiko 28. edizioa berezia izango dela dio antolakuntzak eta taulara igoko diren talde guztietatik seiren izenak aurreratu nahi izan dituzte: Auxili, Los Chikos del Maiz, Burutik, Los Zopilotes Txirriaos, DJ Reimy eta Skabidean.

Aurrerapen honekin batera, lehendabiziko 500 sarrera prezio murriztuan eskainiko dituztela iragarri dute antolatzaileek. Sarrera hauek salgai daude jada.

Zabaldu: