Sexuaren eta adin-taldeen araberako azterketan ikus daitekeenez, mutilen artean, 15 eta 19 urte bitartekoak dira pribatutasun-neurri gehien hartzen dituztenak eta kopuruak behera egiten du adinean aurrera egin ahala; nesken artean, berriz, ez dago alde nabarmenik adinaren arabera.
15-29 urteko gazteen % 87,6k sare sozialetan pribatutasuna bermatzeko neurriak hartzen ditu, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteen Euskal Behatokiak argitaratutako datuen arabera. Euskal Autonomia Erkidegoko gazteak eta sare sozialak izeneko txostena egin zuen Behatokiak 2018an, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren 1.512 gazteri egindako inkesta baten emaitzetan oinarrituta, eta datu hori Datuak Babesteko Europako Egunean azaltzen da.
Datuen Babesaren Eguna 2006. urteaz geroztik ospatzen da Europan. Helburu nagusia herritarrak datuen babeserako eskubideez eta eskubide horiek gauzatzeko moduez kontzientzia hartzea eta informatzea da. EAEko gazte gehienek diote neurriren bat hartzen dutela sare sozialetan pribatutasuna bermatzeko eta pertsona batzuek bakarrik ikus ditzaketela beren edukiak ( % 87,6).
Emakume gazteek gizon gazteek baino ehuneko handiagoan hartzen dituzte pribatutasuna bermatzeko neurriak ( % 91,8 eta % 83,6, hurrenez hurren).