AmaHiru: ‘Gaizki’

150 Gramo jaialdiaren XI. edizioa egingo dute Gasteizko Montehermoso Kulturunean

Sarreren aurretiazko salmenta zentro kulturalean daude salgai jada, 18:00etatik 20:30era bitartean.

Abenduaren 27tik 29ra bitartean, Gasteizko Montehermoso Kulturuneak 150 Gramo jaialdiaren XI. edizioa jasoko du. Jaialdi honetan, publikoak arte eszenikoetako lan laburrez gozatzeko aukera izango du: antzerkia, dantza, performanceak, instalazioak edota dokumentalak.

Gasteizko El Mono Habitado eta Pez Limbo konpainiek antolatutako jaialdia abenduaren 27an, asteartea, abiatuko da Kepler ekoizpen-etxearen Estación recuerdo, Colectivo Mostrenkoren Raska Nazka, Mari Paula eta Jaime Peñaren EN, eta AmaHiruren Gaizki lanekin.

Asteazkenean, abenduaren 28an, berriz, Ekoma Teatroren Una comedia de estos tiempos lanak emango dio hasiera egunari. Jarraian, Iara Solano eta Sleepwalk Collectivek Actos reflejos taularatuko dute, ondoren Collectif Troikaren See-Saw eta, amaitzeko, Eva Alonso Martinezen Sobre volar.

Aurtengo edizioari amaiera emateko, hilaren 29an, jaialdiak kartel erakargarria eskainiko du: Gata de Plataren Anima, Infierno Produccionesen El Retrete, Lucia Maroteren El pie eta Pez Limboren Daisy Crazy.

Sarrerak eta bonoak salgai daude jada abonos150gr@gmail.com e-mailaren bidez. Egun bateko bonoaren prezioa 12 eurokoa da, eta bono osoarena 30 eurokoa.

Sarrera bakarren kasuan, ikuskizun bakoitzaren prezioa 4 eurokoa izango da eta Montehermoso Kulturunean egongo dira salgai hilaren 23ra arte, 18:00etatik 20:30era, eta astelehenean, abenduaren 26an, 12:00etatik 14:00etara, eta 18:00etatik 20:30era.

Informazio gehiago, hemen.

Zabaldu: