Irekita dago jada erreserba egiteko aukera, www.euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela webgunean. Denetara 20 txanda izango dira eta saio bakoitzean gehienez bost lagunek hartu ahal izango dute parte. Ekimena doakoa da eta 16 urtetik gorakoa den eta euskara ulertu edo hitz egiteko gai den edonork parte har dezake.
Otsailaren 9tik 11ra bitartean Oiartzunen egingo du geldialdia Euskaraz Barra-Barra kanpainaren ihes-gela ibiltariak. Antolatzaileen esanetan, “hiru egunez Doneztebe plazan egongo da aisia euskaraz gozatzeko sortutako formatu berri eta erakargarri hau”.
17. logela du izena ihes-gelak eta honela laburtu dute istorioaren abiapuntua: “Thotel luxuzko hotel kateak ehun urte daramatza euskal herritarrik ezagunenen loa zaintzen mundu osoan zehar. Urteurren borobil honetan, ibiltari bilakatu da, herritar guztiei bere izaretan lo egiteko pribilegioa eskaintzeko. Ahaztu estresa, ahaztu arazoak, ahaztu kezkatzen zaituen guztia… Zatoz 17. Logelara”.
Parte hartu nahi dutenek 40 minutuko denbora tartea izango dute ihes-gelatik ateratzea lortzeko.
Erreserbak
20 txanda egongo dira eta saio bakoitzean gehienez bost lagunek hartu ahal izango dute parte. Ekimena doakoa da eta 16 urtetik gorakoa den eta euskara ulertu edo hitz egiteko gai den edonork parte har dezake. Gurpildun aulkia behar dutenek ere irisgarritasuna bermatuta dute.
Irekita dago jada erreserba egiteko aukera, www.euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela webgunean.