18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria aurkeztu dute

Bilboko Errekalde aretoa izango du lehen geltokia eta handik Basaurira, Arrigorriagara, Santurtzira eta Balmasedara egingo du saltoa. Aurtengo lehen saria Alazne Zubizarretarentzat izan da, Clotted Cream lanarigatik; bigarrena, berriz, Lucia Pedregal Serie I. Luchinismo lanagatik.

Ertibil Bizkaia arte bisualen erakusketa ibiltaria Bilboko Rekalde Aretoan hasiko da eta, Basauri, Arrigorriaga eta Santurtziko udalerrietatik igaro ondoren, 2023ko urtarrilaren 8an amaituko da Balmasedako Horcasitas jauregian.

Hauek izan dira aurtengo sarituak: Alazne Zubizarreta, Clotted Cream lanagatik (lehen saria), Lucia Pedregal Serie I. Luchinismo lanagatik (bigarren saria) eta Mar de Dios, Tres Satori lanagatik (hirugarren saria).

Aurtengo erakusketa beste hamabost artisten lanekin osatuko da: Xabier Achurra, Izaskun Araluzea Itza, M. Benito Piriz, Lide Mikele Billelabeitia, Leo Burge, Ane Diez de Ulzurrun Rey, Iratxe Esteve Cuesta, Raquel F. Couto, Maider Gonzalo Salceda, Paula Huarte Cosin, Beñat Krolem, Mireya Moral Alzaga, Mikel Serna Bermejo, Amaya Suberviola eta Diego Vivanco.

40. edizio honetan, orotara 70 sortzailek hartu dute parte, eta askotariko teknika eta espezialitatetan oinarritutako lanak aurkeztu dituzte; horien artean, erakusketa osatzen duten hemezortzi obrak hautatu dira.

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Iñigo Varona, Ertibil 2021 irabazi zuen artista; Naia del Castillo, artista eta EHUko Arte Ederretako irakaslea; Jaime Cuenca filosofo eta arte-kritikaria; eta Miriam Alzuri Milanes, Bilboko Arte Ederren Museoko kontserbatzailea eta erakusketaren harira argitaratutako liburuko testuen egilea.

Zabaldu: