Borobileko ertzetik jaialdiak ezagutzera eman du bere aurtengo kartela: Xutik, Kaotiko, Enkore, Ze Esatek!, Bad Sound, Pleura, Hesian, Trikidantz eta Skabidean & The Blackbirds taldeak izango dira maiatzaren 18an Iriarte frontoiko oholtzar igoko direnak, 16:00etatik aurrera.
Elizondon egiten den jaialdiak erpin edota ertzetan kokatzen diren errealitate eta osasun arazoak dituztenei hitza eman nahi die, eta bultzada-laguntza eta elkartasuna minbizia dutenei. Horregatik “Borobileko ertzetik” Jaialdiaren irabazien zati bat, minbizia duten pertsonentzat, edota haien familientzat bideratuko da.
“Begirada eta irribarreak trukatuko ditugu antolatu den elkartasun kontzertu-jaialdi baten bidez”, diote antolatzaileek. Sarrerak salgai daude jada Elizondoko Intza eta Mendi tabernetan eta baita Doneztebeko Titi tabernan ere. wegow webgunean ere eros daitezke, 20 euroren truke. Kontzertuen egun berean ere eskuragarri egongo dira leihatilan (25 euro).