1972ko Iruñeko Topaketen ondorengo artisten belaunaldiari buruzko erakusketa kolektiboa ikusgai Iruñean

Erakusketa Ziudadelako Arma Aretoaren lehen solairuan bisitatu ahal izango da, urtarrilaren 8ra arte.

Topaketen ondoren izeneko erakusketa ikusgai egongo da, urtarrilaren 8ra arte, Iruñeko Ziudadelako Arma Aretoaren lehen solairuan. 1972ko Iruñeko Topaketen ondorengo artisten belaunaldiari buruzko erakusketa kolektiboa da honakoa, topaketa horiek abiapuntu hartuta sortu zena eta demokrazian bere ibilbide artistikoa hasi zuen lehen egile-belaunaldia izan zena.

Proposamena XX. mendeko 90eko hamarkadan eta XXI. mendeko lehenbizikoan eginiko lanek osatzen dute, 1956-1968 bitartean jaio eta oraindik jardunean diharduten 18 artista hauenak, hain zuzen ere: Felix Ortega, Javier Balda, Fernando Iriarte, Patxi Ezquieta, Jokin Manzanos, Asun Goikoetxea, Paco Polan, Dora Salazar, Txuspo Poyo, Dick Recalde, Pedro Osakar, Txaro Fontalba, Santiago Garcia, Jorge Martinez Huarte, Alfonso Ascunce, Jose Miguel Corral, Elena Goñi eta Javier Muro. Arte-adierazpen ezberdinen (pintura, eskultura, argazkilaritza…) multzo bat da, askotariko teknika eta materialekin landutako sorkuntzak dituena.

Erakusketa honen ekoizpena egileen, bilduma partikularren eta Iruñeko Udaleko, Nafarroako Museoko, Fundacion Caja Navarrako eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) bilduma publikoen laguntzarekin egin da. Erakusketa Ziudadelako Arma Aretoan egongo da ikusgai, asteartetik ostiralera, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era; igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era, eta astelehenetan ez da zabalik egongo.

Zabaldu: