(argazkia: Iñaki Rubio Donostia Kulturarentzat)

2.332 ikusle bertaratu dira Donostiako Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren 34. ediziora

Antzerkia, umorea, magia, ilusionismoa, bakarrizketak eta musika izan dira atzo amaitu zen edizioaren osagai nagusiak.

Donostiako kultur etxeek Poltsiko Antzerkiaren 34. jaialdiaren balantze bikaina egin dute, bai hiritarren erantzunagatik, bai antolakuntzari dagokionez. Aurten, batez beste, 2.332 lagun bertaratu dira antzerkiaz, umoreaz, magiaz, musikaz eta kabaretaz gozatzera maiatzaren 8tik 25era.

Antzerkia, umorea, magia, ilusionismoa, bakarrizketak eta musika izan dira atzo amaitu zen edizioaren osagai nagusiak. Antton Telleria, Belen Nevado, Lorena Arangoa eta Aintzane Baleztena, Virginia Imaz … eta beste hainbat artista tabernetan eta beste ez ohiko espazioetan ikusi ahal izan ditugu.

Guztira 16 konpainiek 31 emanaldi eskaini dituzte eta horietatik erdia euskaraz izan dira. Horietatik 8 emakumez osatutako taldeak izan dira, 4 gizonez osatutakoek, eta beste 4k, berriz, emakume eta gizonen arteko talde mistoak.

Antolatzaileek hiritarrei eskertu nahi diete emanaldiei harrera bikaina egin izana. “Poltsiko Antzerki Jaialdiak beti izan du publiko fidela eta aurten ere hainbat ikusle berriro elkar topatu dira Donostiako kultur programazioan klasikoa bihurtu den ekimen honetan”.

Azkenik, antolakuntzak jaialdi hau Donostiako kultur etxeen eguneroko lanaren adibide argia dela nabarmendu du. Izan ere, “kultur etxeek bestelako begirada bat ematen diete hiriko kultur programei hiritarrengandik hurbil dauden ekipamenduak baitira”.

Zabaldu:

Utzi erantzuna