‘Muga deitzen da Pausoa’ filma maiatzaren 24an estreinatuko da Bilbo eta Donostiako zinema areto komertzialetan.
Elbira Zipitriarengana hurbildu eta bere bizitza hobeto ezagutzeko asmoz, sortu zuen filma Maider Oleaga zinemagileak. Kultur Shareak lan horri buruzko audio elkarrizketa egin zion Oleagari:
Muga deitzen da pausoa beraz, Bilboko Multicines eta Donostiako Printzipe zinema aretoetan ikusi ahal izango da hilaren 24tik aurrera, baina aurretik, Euskal Zine Bilerak Ibilaldiarekin elkarlanean, aurre estreinaldia egingo du Lekeitioko Ikusgarri aretoan, ostiral honetan, arratsaldeko 19:30ean. Antolatzaileek iragarri dutenez gainera, proiekzioaren ostean, zuzendariarekin solasaldia izango da. Filma eta solasaldia doan izango dira.