Euskal Herriko rap eszenako ordezkaritza handiagoa iragarri dute Armintzako Txapel Reggae jaialdiko antolatzaileek. Uztailaren 13an izango da 23. edizioa eta Fantan Mojah izango da aurtengo kartelburua, musikari jamaikarra Jahvolution taldearekin igoko da taula gainera.
Suaia eta Ama Rebel taldea eta Rojo Reggae Band ere izen nagusien artean daude.