Euskal literatura indartzeko beste urrats bat emateko amoz, datorren udazkenean Jokin Mitxelena ilustratzailea Abadiako eremura joango da istorio berri bat garatzeko.
Mitxelena ilustratzaile bezala ezagutu dugu hainbat urtez, baina denboratxo bat bada idazketan ari dela eta Nekatoenean egingo duen lau asteko egonaldian, Puka txakurraren istorio bat osatzeko proposamena aurkeztu du, zortzi urte inguruko haurrei zuzendua.
Gaia: Puka txakurrrak Pasai Donibanetik ihes egin eta Hendaiara joateko bidean gertatutako abenturak kontatuko ditu; mendiko bidezidorrak, itsasoko uhainak eta munstroen parajeak zeharkatuz. “Nekatoenean, lasai lan egiteko leku aproposa da…” azaldu du idazleak.
Abadia eremuko baserri bat da Nekatoenea eta bertan hainbat diziplinatako sortzaileei egonaldiak eskaintzen zaizkie, beren proiektuak gara ditzaten. Bederatzigarren edizio honetan ere Nekatoeneak Euskal Kultur Erakundea eta Euskal Idazleen Elkartea ditu partaide antolaketa, epaimahaia eta, EKEren aldetik, baita finantzaketan ere.