Abendura bitartean bidean ziren bost liburuak argitaratzeko konpromisoa onartu du argitaletxeak, itzultzaileek hala nahi izanez gero. Joyce Carol Oates, Fiodor Dostoieyski, Adania Shibli, Zadie Smith eta Annie Emauxen liburuak dira.
Igela argitaletxeak sare sozialen bidez zabaldutako ohar batean jakitera eman duenez, ateak itxiko ditu. “Lagunok, bukatu da. Igelaren jabeek, arazo ekonomikoak direla medio, argitaletxea gelditzea erabaki dute”, adierazi du Lander Majuelo Igelako editoreak.
Abendura bitartean bidean ziren bost liburuak argitaratzeko konpromisoa onartu dute, itzultzaileek hala nahi izanez gero. Joyce Carol Oates, Fiodor Dostoieyski, Adania Shibli, Zadie Smith eta Annie Emauxen liburuak dira, baina ez dituzte zehaztu zeintzuk diren lan horiek.
Majuelok oharrean nabarmendu nahi izan duenez, “argitaletxe bat lagunez da osatzen”. Eskerrak eman nahi izan dizkie “urteotan punpeziaz lagundu gaituzuen guztioi. Itzultzaileei, ilustratzaileei, gibelsolasen idazleei, maketatzaile eta diseinatzaileei, zuzentzaileei, Itxaropena inprentako lagunei, liburu-saltzaile eta liburuzainei, beste argitaletxeetako kideei, musutruk alboan izan zaretenei eta bereziki zuei, irakurleei, zuek baitituzue gure liburuak sufritu eta gozatu. Irakurleak egiten baitu, egiaz, liburua”.
“34 urtez izan da Igela euskal literaturaren eta euskal itzulpengintzaren etxe ttipi bat. Etxe ttipi berriak eraiki beharko dira, beraz. Biba literatura!”, bukatu du Igelako editoreak.