Lan guztiak https://letrajoven.pamplona.es/eu/ eta https://letrajoven.pamplona.es/ webguneetan argitaratuko dira.
Iruñeko Udalak aitortza egin die Gazteentzako Literatur Lehiaketan sariren bat eskuratu duten 40 gazteei. 35. edizioa izan da aurtengoa, eta orotara 185 lan aurkeztu dituzte: 154 gaztelaniaz, eta 31 euskaraz. Narrazioaren modalitatean lan gehiago aurkeztu dituzte (105) poesiarenean baino (80). Ohiko moduan, 14 eta 16 urte bitarteko gazteak izan dira parte hartu duten gehienak: 118 lan aurkeztu dituzte orotara, % 63,8; 17 eta 18 urte bitartekoek, berriz, 67 lan aurkeztu dituzte, % 36,2.
Lan guztiak https://letrajoven.pamplona.es/eu/ eta https://letrajoven.pamplona.es/ webguneetan argitaratuko dira: bertan daude 2019tik orain arteko lehiaketetan saritutako lanak. “Gordailu horrek bikain islatzen ditu hiriko egile gazteek dituzten interesak eta literatura adierazpenerako modu berriak”, adierazi dute.
Sari-banaketaren ekitaldian, 193k 17 adostu eta Bat eta 8.000 milioi eskatzen dituzte antzerki-obra taularatu dute Naiara Azpilikuetak eta Enara Urrak. Tdiferencia taldekoak dira: Iruñeko arte eszenikoen inguruko emakumeen kooperatiba bat da. Victor Iriarte antzerkigile nafarrak idatzi du obra, eta helburu du edozein adinetako herritarrak heztea, sentsibilizatzea eta entretenitzea 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) oinarri hartuta. Proiektu berritzailea da, eta herritar bakoitzak etorkizun jasangarriagoa eraikitzeko bidean duen eginkizunaren garrantzia azpimarratzen du.
Sarituen zerrenda
Euskaraz
- Poesia, 14-16 urte
- Lehen saria: Arrenka, Ekiotz Arbe Calavia
- Bigarren saria: Inozoa, Oihane Iparragirre Luis
- Hirugarren saria: Gorputzaren sentimendua, Andoni Bakaikoa Olmedo
- Lehen accesita: Patxarana, Martin Resano Primo
- Bigarren accesita: Nire lehen Lorea, Lola Hurtado Garro
- Poesia, 17-18 urte
- Lehen saria: Poesiaren jabetza, Amaiur Ruiz Gaspar
- Bigarren saria: Usoa uxatu, Maddi Lacasta Eraso
- Hirugarren saria: Muxu zaparradetan, Ainhoa Montoya Uriarte
- Lehen accesita: Etsipenik gabeko herria, Beñat Sanz de Acedo Redin
- Bigarren accesita: Ihesa, Mikel Ruedas Mengibar
- Narrazio laburrak, 14-16
- Lehen saria: Formateatutako bilduma, Garazi Aierdi Gracia
- Bigarren saria: Txertoa, Oihane Iparragirre Luis
- Hirugarren saria: Egunsentia esnatu eta galdetu zergatik, Candela Leone Amigot
- Lehen accesita: Aneren nerabezaroa, Paula Zabal Garcia
- Bigarren accesita: Itxi begiak, Libe Uriguen Aranguren
- Narrazio laburrak, 17-18
- Lehen saria: Dardara askeak, Maddi Lacasta Eraso
- Bigarren saria: Nire lagun mina, Nerea Garcia Gualda
- Hirugarren saria: Beldurren gaua, Ines Cuevas Aparicio
- Lehen accesita: Azken legea, Uxue Fernandez Sagues
- Bigarren accesita: Aingeru gatibua, Xabier Nicolas Purroy Reta
Gaztelaniaz
- Poesia, 14-16 urte
- Lehen saria: Jardín de ausencias, Julenny Sanchez Moya
- Bigarren saria: Pensamientos con-sentidos, Nuria Agusti Lander
- Hirugarren saria: Lo que no fuimos, Anne Martin Souto
- Lehen accesita: Patroclo a Aquiles, Martina Garmendia Zarranz
- Bigarren accesita: Ojos que arden en la sombra, Nouhaila Cherradi
- Poesia, 17-18 urte
- Lehen saria: Soy queer, ser “normal” no es la regla, Christopher Abad Martin
- Bigarren saria: Salamina, Paula Bernal Juarez
- Hirugarren saria: Versos desde la trinchera, Pablo Montoro Lorenzo
- Lehen accesita: Sentimiento de pertenencia, Miren Yan Sola Lopez
- Bigarren accesita: Paseo, Natalia Elena Novac
- Narrazio laburrak, 14-16 urte
- Lehen saria: Érase una vez en una tierra muy lejana, Lidia Fontalba Uriz
- Bigarren saria: La sombra de tu ausencia, Alba Artajo Inoges
- Hirugarren saria: La hija de Medusa, Ainara Marey Encinas Serrano
- Lehen accesita: La melodía de los olvidados, Martina Orbegozo Marco
- Bigarren accesita: El eco de la traición, Alba Albizu Montalbo
- Narrazio laburrak, 17-18 urte
- Lehen saria: A las dos imposible, Maria Elia Alzueta
- Bigarren saria: ¡Fuego!, Aiora Avila Larrageta
- Hirugarren saria: El último invierno, Eider Sola Monforte
- Lehen accesita: Por culpa del móvil, Maria Manrique Biain
Bigarren accesita: Huracán, Estela Marisa Lanchi Jumbo