46. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara lanak aurkezteko epea zabalik da

Parte hartzaileek apirilaren 22ra arte izango dute lanak aurkezteko aukera. Irailaren 13an, berriz, irabazleen berri emango du epaimahaiak.

Literatura sorkuntza eta hedapena sustatzeko asmoz, Kutxa Fundazioak 2025. urteari dagokion 46. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara lanak aurkezteko epea zabaldu du. Bi urtez behin antolatzen da sariketa hau eta euskarazko zein gaztelaniazko idazleei zuzenduta dago. Parte hartzaileek lan originalak, lehendik partzialki edo osorik argitaratu gabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak aurkeztu beharko dituzte.

Lehiaketa bi kategoriatan banatuta dago, olerkia eta eleberria. Lehenari dagokionez, gutxieneko 800 bertsoko luzerako zeinahi errima, neurri eta gairi buruzko olerki lanak onartuko dira; nobelaren kasuan, berriz, gutxieneko 150 folioko gai eta idazkera libreko narrazioak. Olerki saileko saridunak 15.000 euro jasoko ditu, eta nobelaren

Lan sarituak argitaratu egingo dira, hauxe baita lehiaketa honen beste ezaugarri garrantzitsuetako bat, literatura-sorkuntza eta zabalkundea sustatzeko helburuarekin betiere. Edizio honetan, euskarazko liburu sarituak Elkar argitaletxeak editatu eta banatuko ditu, ohikoa den bezala; gaztelaniaz, berriz, argitaletxe hauen aldeko apustua egin dute, Pepitas de Calabaza eleberrian eta Reino de Cordelia olerkian.

Lanak onartzeko epea 2025eko apirilaren 22an amaituko da. Lan eta pertsona irabazleen berri Irunen ospatuko den ekitaldian emango da irailaren 13an. Sari-banaketa ekitaldia ere Irunen izango da, azaroaren 21ean.

Parte hartzeko oinarriak, hemen.

Zabaldu:

Utzi erantzuna