Bizkaidatz Literatura Sarian parte hartzeko deialdia zabalik

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Alaine Agirre eta Mikel Santiago idazleek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote. Kontakizunek gutxienez 12 eta gehienez 15 orrialdeko luzera izan beharko dute eta ekainaren 4tik irailaren 17ra bitartean aurkeztu beharko dira, eskuz zein posta elektroniko bidez.

Bizkaitarren literatura-sorkuntza bultzatu eta sustatzeko asmoz jaio zen Bizkaidatz Literatura Saria duela hamahiru urte. Lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek bi idazlek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote eta aukeratu diren hastapen horietara eta bertako pertsonaia eta egoeretara egokitu beharko dira.

Aurtengo edizioan, Alaine Agirrek Zutunik eta makurtuta izeneko euskarazko istorioaren hasiera proposatu du, eta Mikel Santiagok, Una sorpresa de ocho patas izeneko istorioaren hasiera.

Partehartzaile bakoitza, kasu honetan 16 urtetik gorakoa, euskarazko zein gaztelaniazko kontakizunetara aurkeztu ahal izango da.

Kontakizunek, gutxienez 12 eta gehienez 15 orrialdeko luzera izan beharko dute eta ekainaren 4tik irailaren 17ra bitartean aurkeztu beharko dira, eskuz zein posta elektroniko bidez, Laguntza erregistrorako eta herritarren arretarako bulegoan (Diputazio kalea 7, 48008 Bilbo). Era berean, eskaerak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bitartez ere aurkeztu ahal izango dira (www.ebizkaia.eus/es/inicio).

Bizkaidatz Bizkaiko Foru Aldundiak lehenengo aldiz 2008an antolatu zuen ekimen bat da. Hamahiru urte hauetan zehar 553 kontakizun aurkeztu dira eta hogeitasei idazlek aurkeztu dituzte beren proposamenak.

Zabaldu: